ZABALDANTZAN

Euskal dantza eta euskara sustatzen duen jarduera dibertigarri eta motibagarria da Zabaldantzan. Hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean, Euskal Kultura Gasteizko Zabalgana auzoan uztartzen dugu kaleak jai giroan murgilduz.

Euskal kulturarekiko dugun maitasuna transmititzea da gure nahia, beti ere auzokideak protagonista izanda eta hauei zuzenduta dagoen ekintza da.

Mulixka Dantza Taldea taldea, hilabetero irtetzen gara jendea animatu, dantzarazi eta irakasteko asmoarekin. Dantza herrikoiak ikastera animatzen dugu adin guztietako jendea batzen duen ekintza honetan.

Zatoz Dantzan!

NOIZ? Apirilak 1 / Maiatzak 5 / Ekainak 2 / Uztailak 15 / Abuztuak 3 / Irailak 8 / Urriak 6

NON? Labastida Plazan (Zabalgana)

ORDUA? 19:00etan